Getxon, Andra Mari auzoan aparkaleku handi bat eraiki nahi dute Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan. Askorentzat Andra Mari auzoa, nekazal eremu zabalak dituen eremua urbanizatzeko lehen pausoa izango da. Proiektuaren aurka erresistentzia akanpada altxa zuten aparkalekua egin nahi duten lekuan, pasa den irailaren 1ean. Gaur lurren desjabetzak sinatu behar zituzten baina herritar talde batek galarazi egin du. Anderrekin izan gara Getxoko Andra Mari auzoko borroka hau gertutik ezagutzeko.