Kostituzionalak Madrilgo gobernuaren helegitea tramitera onartu ostean galdeketaren deialdiarekin aurrera jarraituko dute Katalunian ala  hauteskunde plebiszitarioetara joko dute? Eta Eskoziako erreferendumean ezezkoa gailendu ostean, ze aukera sortu dira mugimendu independentistarentzat? Bi herrialdeetara begira jarri gara Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordearekin eta Mikel Goñi kazetariarekin.