Kataluniatik iritsitako azken albiste eta argazkiei erreparatu ostean geure buruari begira jarri gara. Nola sortzen dira identitateak? Nola ulertzen dugu euskal identitatea, soilik kulturala da ala esanahi politiko, sozial eta ekonomikoa ematea ezinbestekoa da? Horretarako, Jule Goikoetxearen “Euskal identitatea” artikuloa eta Aztikerren azken inkesta hizpide izan ditugu. Gaizka Aranguren kazetariarekin eta Unai Gartzia irakaslearekin hausnartu dugu gaiaz.