Denboraldi berria, asmo zaharrak. Gureari eutsiko diogu. Heavy Metala uhinetan euskaraz hedatzeko helburuarekin jarraitzen dugu. Eta zu entzule, hor espero zaitugu, orain arte bezala. Burdinola heavy metal irratsaioaren denboraldiko lehen saioan, nobedadeez beteriko menu berezia izan dugu: Scar Symmetry, Eluveitie, Deadlock, Fallujah, Estigia, In Thousand Lakes, Asymmetric, … eta denboraren makinak nahi duena!