Lehenik eta behin, Irulegi Irratiko esatari Jojo Bidartekin hitz egin dugu, euren zonaldeko berriez. Ondoren, Argiako zuzendari Estitxu Eizagirrerekin aste honetako aldizkarian landu dituzten gai nabarmenen aurrerapena egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Amanda Ruizi eta Xabi Sagastari egin diegu, Martxoak 3 Elkarteak egindako unitate didaktikoaren harira. Ondoren, Berriako kazetari Urtzi Urkizurekin komunikazioari buruzko azken berriak jorratu ditugu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratikoek Bizkaiko EHNE-ko Unai Arangurenekin hitz egin dute ostiral honetan Astran egingo dituzten nekazari gazteen topaketaren inguruan.