Mirentxin Sakabanaketa politikak euskal preso politikoei eta euren senide eta lagunei ezartzen dien zigorra leundu asmoz jarri ziren martxan orain 15 urte Mirentxin furgonetak. Astebururo-astebururo, presoen senide eta lagunak espetxeetaraino eramaten dituzten gidari taldea da Mirentxin. Boluntarioen talde handia; mila bat lagunekoa. Boluntario den Carlos Albas donostiarrak eta gaur egun anaia preso duen Elias Miner hernaniarrak dispertsioaren nondik norakoak kontatu dizkigute.