Eremu ez-euskaldunean D eredua ezarri ahal izateko, euskararen legea aldatzeko proposamena aurkeztu dute PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak. Aralarrek eta Bilduk babestu egin dute moldaketa, nahiz eta, sakoneko arazoa Euskararen Foru Legea dela berretsi duten. UPNk berriz, ez du begi-onez ikusi moldaketa. Testuinguru honetan, Sortzen-Ikasbatuaz-eko taldeko kideekin hitz egin dugu gaur.