Astea urteurren batekin hasi genuen, hiru urte pasa dira ETA erakunde armatuak borroka armatua alboratu zuela iragarri zuenetik. “ETAren aurkako borroka” deitzen dioten horretan gobernu espainiarraren aldetik denbora honetan irudiak zer nolako bilakaera izan duten aztertu dugu Jagoba Manterola Argazkipress-eko argazkilariarekin. Eta Zangotzara begira ere jarri gara, igandeko Nafarroa Oinez arrakastatsua hizpide hartuta.