KAXA HUTSA Exilioa nolakoa da? Nola bizi dute euskal herritarrek? 500 euskal herritar bizi dira munduan barrena, arrazoi politikoengatik herrira, sorterrira, ezin itzulirik. Horietako batzuren egunerokoa eta esperientzia kontatu nahi ditu “Kaxa Hutsa” ikus-entzunezko proiektuak. Bostok Photo taldeko argazkilariek jarri dute martxan baina garatu ahal izateko laguntza ekonomikoa behar dute. Horretarako, Karena Crowdfunding bitartez eta bonolaguntzekin lagundu daiteke proiektua. Gari Garaialdek eta Josu Truebak eman dizkigute xehetasunak.