Larunbat honetan hasiko da Donostian, 25. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea. Zinema independientea eta pelikulak ikusteko beste modu eta kultura bat zabaltzen duena. Zineaz gainera ordea, musika, jaialdiak edota erakusketak ere izango dira Donostian. Baina batik bat kalea fantasiaz eta dibertsioz beteko da. Ez sustorik hartu zombie korrikalariak topatzen badituzue, aurtengo biktima 50 urte beteko dituen Behobia-Donostia lasterketa izango da eta. Josemi Beltran zuzendariak eman dizkigu xehetasunak.