Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, gaur Maialen Errotabeherek Baionan aurkeztuko duen Biluzik diskoaren berri izan dugu. Ondoren, Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujika batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Txapa irratiko kideek Itsaso Azkarateri egin diote, Bergaran asteburuan ikusgai egongo den Helduen nazioarteko XII. Txotxongilo Mostra ekitaldiari buruz. Amaitzeko, Bilbo Hiriako lagunen eskutik Deustuko gazte lokalaren 23. urtemuga ospakizunak ezagutu ditugu.