Hedabideek azaleratzen ez dituzten albisteen zerrenda egiten hiru hamarkada daramatza Project Censored ekimenak. 1976an sortu zuen Carl Jensen Kaliforniako Sonoma State unibertsitateko akademikoak, Watergate eskandaluaren harira. Proiektua Estatu Batuei oso zuzendua egon arren albiste potoloak dira urtero urtero ezkutatzen direnak. Estatu batuetan azaleratzen ez direnez, mendebaldean ere orohar hala izaten da. Eta orohar informazio eskubidea eta zentsura bi gaiak mahai gainean jartzen ditu Project Censored ekimenak. 2014. urteko urtekaria aztertu du Argia hedabideko Lander Arbelaitz kazetariak.