la fotoAsko dira gurean familiarik ez duten adingabeak eta ondorioz zentro eta pisuetan bizi direnak. Familiak ematen duen goxotasuna eta gertutasuna ordea, haur eta gazte hauen garapenean lagungarria direla uste dute adituek eta lan horretan ari dira hainbat elkarte eta instituzio. Gaur, biharko eguna amets. Zeu zaitut aukeran leloa hartuta harrera familiak aurkitzeko kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Beroa elkarteak berriz, urteak daramatza eremu honetan lanean. Aldundiko haurren babeserako zuzendari Euken Barreñarekin eta Beroa elkarteko kide eta harreragile Aitor Iruretagoienarekin gerturatu gara errealitatera.