“Neskei barbie eta printzesa izaten erakusten zaie eta mutilei txapeldun eta heroi”. Ondorio hori atera du Emakundek, komunikabideek eta publizitateak zabaltzen dituzten ereduei buruzko ikerketa egin ostean. Jabetzen ote gara bereizketa honek dakartzan arriskuez? Mugatu baino aukerak zabaltzea ez al litzateke aberasgarriagoa izango? Jostailu neutroak desagertzen ari ote dira? Zorionez badaude hedabideetan bestelako erreferenteak sortu nahi dituzten ekimenak ere, horietako bat da “Gabiltza, emakume aditu/arituen datu basea”. Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariarekin aritu gara tertulian.