Beldurrak airean gabiltza gaur, kaka galtzetan eginda; bizarrak zutik jarri zaizkigu, buruko ileak laztu, arnasa estutu, izerdia hoztu. Izu laborriak hartuta gaude, itzala sartuta, kakalarritan urtuta, prakak eutsi ezinik… baina egia esan, gustura gaude. Izan ere, atsegin dugu beldurra, bereziki fikziozkoa bada. Hobe baita beldurrarekin bizitzen ikastea, beldurrez bizitzea baino.