Tomas Zumalakarregi berpiztu eta zonbien gidaritzapean jarri ostean edota Joxe Antonio Agirre lehendakaria Partido Nazionalista Banpiroko buruzagi izendatu eta gero, Antso Handia eta ezker abertzalea momia bilakatuta ikusiko al ditugu? Trilogiaren azken atala dagoeneko buruan dute Ataun of the Dead eta Joxean´s hil eben eko egileek baina momentuz egindakoarekin disfrutatzen ari dira. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariekin solasean aritu gara euren ibilbideaz eta oro ar, beldurrezko, fantasiazko zein umorezko zineaz.