Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu: Barakaldoko, Txorierriko eta Bilboko kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin AHTren lanei buruzko tertulia egin dugu: Hernialdeko zuloa, gastatzen duten dirutza, herri mugimenduen zeregina… Elkarrizketa, berriz, Seaskako lehendakari Paxkal Indori egin diogu, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren bueltako azken kontuei eta azaroaren 8rako deitu duten manifestaziaori buruz. Ondoren, arte kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko Jon Aranbururen eta Alba Fernandezen eskutik Marcel Duchampen Iturria obra ezagutu dugu. Amaitzeko, aurten 30. urtemuga beteko duen Oreretako Zintzilik irrati libreko kide Julen Etxegarairekin egon gara.