Egin Ayllu elkartea Gasteizko alde zaharreko hainbat bizilagunek osatzen dute. Hirigintza planen inguruan eta auzotarren kohesio sozialari begira lan garrantzitsua egiten duen elkartea da. Berriki, Javier Maroto alkateak etorkin batzuen aurka abiatutako erasoaldia batu zaie; udalburuak hizpide dituen mitoak banan bana hankaz gora jarri dituzte “Marotoren elektoralismo arrazistaren gezurrak eta zurrumurruak desegiten” izena duen txostenean eta lagenterula blogean topa daitekeena. Egin Ayllu elkarteko Zigor Olabarriarekin hitz egin dugu.