Astelehenero egiten dugun bezala, asteburukoari errepaso zabala egin diogu. Alazne Gomez Athletic-eko futbolaria, Eli Pinedo Bera-Berako jokalaria, saskibaloian ari den Araia Peña Gernikako jokalaria,  Realeko Belar Hockey-an ari den Ainhoa Belzunegi, Olatz Odriozola txirrindularia, Ainhoa Garmendia pilotaria eta gaurko elkarrizketa luzearen tartean mendiko lasterketa luzeetako korrikalari onenetarikoa den Nerea Martinez iruindarrarekin solastu dugu.