Sare sozialetan eztabaida piztu duten bi ekimen edo gai hartu ditugu hizpide gaurko tertulian Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin eta Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin. Batetik, aurreko asteburuan Hernanin ospatu zen “bollorrioa”, bi emakumeren arteko ezkontza publikoa. Eta bestetik, euskal musikagintzan emakumeek gaur egun duten lekua eta bereziki Tania de Sousaren bakarkakoarekin sortu den polemika.