Urtero legez Euskal Astea ospatzen ari dira Argentinan, aurtengoan azaroaren 1etik 9ra bitartean. La Platan izaten ari da hitzordua, Villa Mariari lekukoa hartuta, iaz hor ospatu baitzen festa. Euskal kultura, kirola, gastronomia eta baita politika ere oinarri duten hainbat ekimen burutzen ari dira. La Platako Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko idazkari Maria Fernanda Astigarragak eman dizkigu xehetasunak.