Lehenik eta behin, Bilbohiria Irratiko esatari Mieltxo Monforten eskutik Bizkaia aldeko kontuen berri izan dugu: politika zein kultura kontuak ekarri dizkigu Monfortek. Ondoren, Amaia Eneterreaga eta Ikoitz Arreserekin Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren egoerari buruzko tertulia egin dugu. Elkarrizketaren tartean, Txapa irratiak Amelia Barquini egindako elkarrizketa entzun dugu, Barquinek galtzerdien eta txankleten sexualitateaz idatzitako artikuluaz. Ondoren, musika kontuetan murgildu gara, Halabedi irratiko Jon Aranbururen eta Ibon Rodriguezen eskutik Bartzelonako musika esperimentala ezagutu dugu. Amaitzeko, Leioako arte ederren fakultateko asanblada feministako kide Miren Karmelerekin egon gara, atzo eta gaur artean egin dituzten Jardunaldi señoristikoez.