Gaurko saioan asteburuari errepaso zabal bat egiteaz gain oso gonbidatu bereziak izan ditugu. Diana Cantero eta Elena Loyo, besteak beste. Diana Canterok Karateko Munduko Txapelketa irabazi berri du Kumite modalitatean eta esperientziaren berri eman digu. Elena Loyo, bestalde, miss Araba izan zen 2005ean, eta,  egun, goi-mailako atleta da. Bere ibilbide osoa gainbegiratu dugu.