Gaurko irratien tartean, Zarauzko Arraio irratiko kideei esker, Urola Kostako herrietan izango diren kultur ekintzen berri izan dugu, batetik; eta Oiartzun irratiaren bidez Oarsoaldeko berriak jaso ditugu, bestetik. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Oihana Etxebarrietarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, LAB sindikatuaren Osakidetzako arduradun Edurne Agirreri egin diogu, abian diren eta azaro osoan egin asmo dituzten Osakidetzako lan uzteen inguruan hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Dejabu panpin laborategiko Ainara Gurrutxagarekin hitz egin dugu, Arrastoak obraren inguruan. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunak Hibai Castrorekin aritu dira atzoko Kataluniako parte hartze prozesuaz hizketan.