Azkoitiko Kontrako eztarrixe irrati libretik egin dute gaurko Gureaz Blai Nekane Zinkunegi eta EMUN kooperatibako Ainhoa Lasak. Bertan, Eneritz Albizu eta Lide Gurrutxaga gazte azpeitiarrekin elkartu dira eta Azpeitiko euskararen egoeraz, zein gazte azpeitiarrek euskararekin duten harremanaz aritu dira hizketan. Horrez gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok iragan larunbatean Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde egindako manifestazioa baloratu du; eta, Maite Goni irakaslearen aldetik euskarazko karaokearen aholkua jaso dute.