Kurdistanetik Euskal Herrira itzuli berri da Karlos Zurutuza kazetari independentea. Oraingoan, Siria iparraldean izan da, Rojava-ko eskualdean ematen ari den “esperimentu” iraultzailea bertatik bertara ezagutzen. Zurutuzaren hitzetan, “Rojavan (Siria iparraldean) demokrazia erradikala eta autogestioa ezarri dute kurduek”.