Gosari legea eginda sartu da lapurra, hamarretakoa eta hamaiketakoa janda, birgosaltzeko gogoz. “Gosariak” ekimenari heldu dio lapurrak gaur, eguneroko gaiekin lotuz, nolabait, Joseba Sarrionandiak idatzi eta Gose taldeak musikatutako hitzak: zoroetxearen barruan ala kanpoan ote gauden, kataluniarren (hautes)ontziak portura heldu ote diren… Kontu bat argi geratu da behintzat: gogoz edo gogoz kontra, alaitasuna dela harribitxirik distiratsuena.