Lehenik eta behin, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietaren eskutik Lapurdi aldeko kontuen berri izan dugu: Iparraldeko herrien biltzarrak presidente berria hautatu duela; Kataluniako parte hartze prozesuak Ipar Katalunian sortutako giroa; eta Lurzaindia egiturari buruzko kontuak ekarri dizkigu Arrietak. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aldizkariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Halabedi irratiko Iker Leturiondok Asier Etxenike soziologoari egin dio Eusko Jaurlaritzaren eta CISen azken inkestez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Bilbo Hiria irratiko lagunek Berton aldizkariko zuzendari Lur Malleari eginiko elkarrizketa izan dugu entzungai. Amaitzeko, Ttiklik taldeko Itxaro Mendizabalekin egon gara, Gurasoei gutuna lehiaketari buruz hizketan.