Durangoko azokari begira jarri gara lehenik, kultura eta herri ikuspegitik izaten ari den garapenari erreparatzeko. Baina kulturaren garrantziaz eta ematen zaion garrantzia ezaz ere egin dugu gogoeta. Adibide esanguratsua iruditu zaigu Espainiako antzerki konpainia batek hartu duen erabakia: aldizkari pornoak banatzea BEZ kontuengatik errentagarritasuna lortzeko eta bizirauteko. Izan ere, kulturari ezartzen zaion BEZa %21ekoa da aldizkariena %4koa den bitartean. LAB sindikatuko Sonia Gonzalez eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin partekatu ditugu zenbait gogoeta.