Lehenik eta behin, Antxeta Irratiko esatari Maia Muragaren eskutik, gaur eta bihar Irunen ikusgai egongo den Carmen operaren berri izan dugu, Luis Mariano lirika elkarteko kide Iker Casaresi egindako elkarrizketari esker. Ondoren, Gaur8 astekariko kazetari Oihana Llorente batu zaigu, eta astekariaren biharko alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Mikel Elorzari egin diogu, eta astearen errepaso kritikoa egin digu. Ondoren, Garoa kultur laborategiko Imanol Agirrerekin aritu gara heriotzari buruzko liburuez, eta gabonetara begira jarri gaitu. Amaitzeko, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburu eta Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenarekin agurtu dugu astea.