Herriak du hitza” askotan entzun izan dugun esaldia da baina Herria aipatzen dugunean zertaz eta nortzuz ari gara? Nork osatzen dute herria eta nola sortzen dira subjektu berriak? Burujabetza kolektibo eta indibidualaz, desberdinen arteko elkarrekintzaz eta zapalkuntza hainbaten arteko borrokez gogoeta egin dugu gaurko tertulian  Unai Gartzia historialari eta irakaslearekin eta Arantza Santesteban historialariarekin.