ZIHORDIA dokumentala 25 urte beteko dira aste honeta Josu Muguruza erail zutela. HBko diputatu, Egin-eko kazetari eta Ipar Euskal Herrian errefuxatu egon zen pertsonarengana gerturatu nahi du “Zohardia” dokumentalak, Egin egunkariko kazetari gisa Muguruzak erabiltzen zuen ezizena daraman ikus-entzunezkoak. Gaur aurkeztuko da Bilboko Campos Eliseos antzokian, 19:30ean. Lander Iruin eta Markel Andia zuzendariekin hitz egin dugu. “Proiekzio handiko gaztea zen, hil zutenek ere bazekiten hori” adierazi digute, “kontatu ez diren istorio asko daude, Josurena horietako bat da”.