Asteazkenetan argazkiei begira jarri ohi gara eta gaurkoan Argazkipress-eko Jagoba Manterolak Nafarroako presidenteari begira jarri gaitu, hautagaitzara aurkeztuko ez den Yolanda Barcinari begira. Bere irudia asko landu duen agintaria izanagatik hutsune batzuk izan dituela aipatu digu, esaterako, igaro berri den asteburuan hilerri batean adierazpenak eman izana. Beste pasarte batzuk ere kontatu dizkigu Manterolak, turistek Iruñean atera ohi duten argazkirako jartzea lortu zuenekoa adibidez.