Asteazkeneroko tertulian Mikel Galan itzultzaile eta Gotzon Elizburu komunikazio teknikari eta gazte mugimenduko kidearekin biktimen aferaz aritu gara, bihar, azaroak 20, Josu Muguruza eta Santi Brouard hil zituztenetik, hurrenez hurren, 25 eta 30 urte beteko direnean. Podemos alderdiaz ere hausnartu dugu, eta azkenik, Eduardo Torres Dulce Estatu espainiarreko fiskal nagusiak Arthur Masen aurka kereila aurkeztuko duela jakin ostean, Catalunyaz aritu gara.