“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” leloa daraman Errigoraren kanpainak arrakasta handia izan du. 12.000 saski banatuta euskalgintzarako 151.000 euro lortu ditu Errigorak. Elikadura burujabetza, euskararen bultzada Erriberan eta auzolana oinarri dituen proiektu herritarrak ekoizleen inplikazioa ere izan du aurtengoan. Kanpainako zenbait protagonisten hitzak ekarri ditugu erreportaje honetara. Azken txanpari ere auzolanean ekingo diote, larunbat honetarako hitzordua jarri dute Ablitasen saskiak muntatzeko.