la foto “Txaranga” esatean gehienoi burura datozkigun doinu horiek ziurrenik ez ditu topatuko entzuleak Bonberenea Txarangaren azken lan berri honetan. Kalejira, fandango eta habaneren ordez rock doinuak topa daitezke zortzi kantuz osatutako Bihar ez da gaur lan berrian. Bonberenea gaztetxearekin batera garatzen joan den proiektua dela eta bestelako musika proiektuetan topatu ez duten askatasuna eman diela txarangak adierazi digute Ion Altuna (saxofoia) eta Mikel Zelaia (tuboa, perkusioa) partaideek. Oharra ere egiten diete “puristei”: patxadaz entzun eta gozatu. Asko gozatu.