Gaurko irratien tartean, Zarauzko Arraio irratiko kideei esker, Urola Kostako herrietan izango diren kultur ekintzen berri izan dugu, batetik. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide Antxon Barberiari egin diogu, gaur hasi eta ostiralera bitartean iraungo duen heziguneetako mobilizazio astearen inguruan hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta haurrentzako antzerkiaz hizketan aritu gara berarekin. Amaitzeko, Txapa irratiko lagunei esker, abenduan ikusgai izango den Tatoo Circus egitasmoa ezagutu dugu.