Hamalau urte pasa dira Euskararen Aholku Batzordeak eskatuta euskararen kalitateari buruzko txostena egin zutela Kike Amonarrizek,  Joxerra Garziak eta Andoni Egañak. Euskara hedatzea baina kalitatea zaintzea; zuzen, jator eta egoki egitea zer den; zer euskara mota lantzen ari garen…gogoeta bat baino gehiago jarri zituzten mahai gainean, egun oraindik oso presente ditugunak. Horien jiran aritu gara tertulian Kike Amonarriz eta Joxerra Garziarekin.