Nerabeei zuzendutako “Crepúsculo” edota helduagoei zuzendutako “50 sombras de Grey” eleberri eta ikus-entzunezkoek bultzatzen duten emakume eta maskulinitate eredua hartu ditugu hizpide. Maitasun erromantikoan eta agresibitate maskulinoaren erotizazioan oinarritzen diren lanak dira. Honek guztiak nerabeengan duen eraginaz hitz egin dugu Gema Lasarte EHUko irakasle, Irakasle eskolako irakasle, ikerlari eta idazlearekin. Euskal literaturara begira ere jarri gara eta horrelako ereduengandik salbu gaudela adierazi digu “zorionez, euskararen normalizazioa ez dela horraino iritsi” gaineratuz.