Lehenik eta behin, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietaren eskutik Lapurdi aldeko kontuen berri izan dugu: lurralde erreformaren egitasmoak Ipar Euskal Herrian izango lukeen eragina; Uztaritzeko UztaHitz dinamika; eta Ipar Euskal Herrian sortu asmo duten hedabide berriari buruzko kontuak ekarri dizkigu Arrietak. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta Larrun hilabetekariaren azken alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak Mikel Ajuria alpinistari egin dio, bere azken espedizioez eta aurrera begira dituen asmoez. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Berria egunkariko kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu, eta hainbat hedabideren inguruko nobedadeak ekarri dizkigu.