Azkenean asteartean eman zioten behin betiko onespena Pariseko Asanblea Nazionalean eskualde edo erregioen banaketa berriari. 2015eko abenduko bozetan, beraz, 13 erregio berrien arabera hautatuko dira lurralde kontseilariak. Gaurko mahai-inguruan banaketa berri horrek ipar Euskal Herrian izango duen eraginaz hausnartu dugu Pepe Aizpuru, Idoia Eraso eta Allande Boutin kazetariekin.