Gaurko saioan Aintzane Encinas eta Arrate Oruetarekin, Reala eta Athletic-en partidak errepasatu ditugu. Aitor Etxaburu, Bera-Berako entrenatzaileak, berriz, lehen jardunaldietan bere taldeak egindako lana aztertu du, eta Eneritz Iturriagarekin BZK txirrindularitza talde berriaren barrunbeak ezagutu ditugu. Horiek izan dira gaurko saioaren ardatz nagusiak baina beste hainbat gauza ere jorratu ditugu.