Lehenik eta behin, Gara egunkariak Araba eta Gasteizera begira egin duen hauteskunde inkestaren emaitzak aztertu ditugu tertulian Unai Gartzia historialari eta irakaslearekin eta Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin. Javier Marotok imigrazioaren eta diru laguntza politiken aurka azken aldian martxan jarri duen kanpainak hauteskundeekin izan dezakeen lotura kontutan hartuta, Oinarrizko Errenta jasotzeko baldintzak gogortzeko ekimenari begira jarri gara.