Gaurko irratien tartean, Tolosako Ataria airratiko kideei esker, Tolosaldeko herrietan izango diren kultur eta mobilizazio ekintzen berri izan dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Harribeltza elkarteko presidente Joseba Errekalderi egin diogu, gaur HIESaren aurkako nazioarteko eguna izanik, eta GIB birusdunen errealitateaz hitz egin dugu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin antzerkigintzak dituen dokumentazio beharrez hitz egin dugu. Amaitzeko, Bilbo Hiria irratiko lagunei esker, Barakaldoko Udalean dagoen egoeraren berri izan dugu.