Ruper Ordorikaren “zaindu  maite duzun hori” kantuarekin egin duten moldaketa aurreratu ziguten pasa den astean Kalegorrian saioan Anger taldeko lagunek eta gaur Sute perfektua diskoa gertuagotik ezagutu dugu Ekain Zubizarreta (baxua) eta Arkaitz Biainen (ahotsa) eskutik. Hamazazpi urteko ibilbidea duen talde arrasatearraren seigarren diskoa da honakoa. Laster eskuratu ahal izango da CDa eta zuzenekoak ere laster abiatuko dituzte; abenduaren 6an Durangoko azokako Ahotsenean ariko dira.