Urtero bezala, edo hobe esanda, azken hamarkada luze honetan egin duen moduan, Ataramiñe argitaletxeak euskal preso politikoen sorkuntza lanak argitaratuko ditu Durangoko Azokara begira. Aurten hiru dira berrikuntzak eta horietaz guztietaz solastu dugu Oiar Gonzalez, Ataramiñe-ko kidearekin.