Gure herriko hurbileko historiari begira jarri dira Juantxo Egaña argazkilari eta dokumentalista eta Gotzon Aranburu kazetaria “Euskal Herria 1970-1990” argazki liburuetan. Asteburu  honetan eskuratu ahal izango dira Gara egunkariarekin eta Durangoko azokan egunkari honen stand-ean. Urte haietan Euskal Herrian bizitutako momentu politiko, sozial zein kulturalak argazkietara ekarri dituzte.