Aurtengo 19. Korrika ere Durangora begira jarri da, izan ere, laister 50 urte beteko dituen azoka omenduko du Korrikak igandean egingo duten ekitaldian. Baina udaberrian Euskal Herri osoa zeharkatuko duen hitzorduari begira baliabideak eskuratzen ere hasiak dira, tartean ekonomikoak. Horretarako, laguntzaile kanpaina jarri dute martxan. Asier Amondo Korrikako arduradun berriak eman dizkigu xehetasunak.