Ostegunero bezala, tartea egin diogu Gaindegia-ri eta gaur, Imanol Esnaolak, Lanbide Heziketak Euskal Herrian duen paperaz solastu du. Zein erronka ditu Lanbide Heziketak etorkizunera begira? Behin Lanbide Heziketako ikasketak bukatuta, zer moduzko lan merkatuarekin egiten dute topo gaur egun gure gazteek? Gaurko saioan, galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatu da Esnaola.