Giza Eskubideen nazioarteko eguna den honetan, mendebaldeko zuriok munduaz dugun ikuskeraz eta giza eskubideen jiran askotan nagusitzen den zurikeriaz gogoeta egin dugu Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin. Azken honek Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) lan asistentzialistari buruz martxan jarritako kanpainaren jiran idatzitako erreportajea hartu dugu abiapuntu. Elkartasun asistentzialista negozio bilakatu da? Pobreziarekin amaitu pobrezia horren egiturazko arazoei heldu gabe? Atzerrira “laguntzera” joatea ez al da gure errealitateari ezikusia egitea? Giza Eskubideei dimentsio zabalagoa eman beharra al dago?